XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jaiki zaitezte; ez izan beldurrik.

Begiak jasorik, Jesus bera besterik ez zuten ikusi.

Menditik behera jaisterakoan, Jesusek honela agindu zien: - Ez esan inori ikusi duzuen hau, harik-eta Gironaren Semea hilen artetik biztu arte.

Ikasleek honela galdetu zioten Jesusi: - Nola diote idazlariek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?

Jesusek erantzun zien: - Bai, Elias ba dator, eta eraberrituko ditu gauza guztiak.

Gehiago diotsuet: Elias etorria da, eta ez dute ezagutu: eta nahi duten guztia egin diote.

Era berean, Gizonaren Semeak ere horiengandik oinazeak jasango ditu.

Orduan konturatu ziren, Joan Bataiatzaileaz mintzatu zitzaiela.

Erruki zakizkio nire semeari. Mk 9,14-29; Lk 9,37-43

Berriro jende artera itzuli zirenean, gizon bat hurbildu zitzaion Jesus¡eta, belaunikaturik, esan zion: - Jauna, erruki zakizkio nire semeari; eror-mina du, eta oinaze haundiak.

Noiznahi sutara erortzen da eta uretara.

Ekarri diet zure ikasleei, eta ezin sendatu izan dute.

Jesusek erantzun zion: - Hau gizaldi sinesgogor eta bihurria!

Noiz arte egon behar ote dut zuekin?

Noiz arte jasan behar ote zaituztet?

Ekardazue hona.

Jesusek gogor hitzegin zion deabruari, eta atera zitzaion; ordu berean sendaturik gelditu zen mutikoa.

Ikasleak Jesusengana joan eta bereiz galdetu zioten: - Zergatik ezin dugu guk bota ahal izan?

Eta Jesusek erantzun: - Zuen sinesmen txikiagatik.

Egia diotsuet: Mostaza-hazia adinako fedea izango bazenute, nahiko izango zenukete mendi hari hona etortzeko esatea, eta etorri egingo litzateke; ez litzateke zuentzat ezinik izango.

Nekaldiaren bigarren iragarpena / Mk 9,30-32; Lk 9,44-45

Elkarrekin Galilean zebiltzala, Jesusek honela esan zien bere ikasleei: (...).